|
| 1 |
|
| Asaphen psalmoa. Jaincoa cein ona den Israelençat, bihotz çuceneco direnençat! |
|
| 2 |
|
| Ordean ene oinac kordocatzer, ene urhatsac barraiatzer dira; |
|
| 3 |
|
| Ceren, bekatoreen baquea ikusiz, suhartu bainaiz gaixtaguinen gainean; |
|
| 4 |
|
| Ez dutelacotz beren heriotzeari beguiratzen, eta indar dutelacotz beren çaurietan. |
|
| 5 |
|
| Ez dira guiçonen neketan barne, ez-eta guiçonequin açotatuac. |
|
| 6 |
|
| Horren gatic daduzca hampurustasunac, beren tzartasun eta gaixtaqueriac estalcen dituzte. |
|
| 7 |
|
| Tzarqueria leku goritic beçala atheratzen çaiote; beren bihotzeco lehiei eman dira. |
|
| 8 |
|
| Gaizquia asmatu eta erran dute; goraqui erran dute gaixtaqueria. |
|
| 9 |
|
| Ahoa ceruaren contra idequi dute, eta hequien mihiac iragan du lurra. |
|
| 10 |
|
| Hargatic ene populua horrat itzulico da; eta egun betheac atzemanen dira hequien baithan. |
|
| 11 |
|
| Eta erran du: Nolaz daiteque Jaincoa jaquinsun dela; eta Guciz-Gorac othe du horietaz jaquitate? |
|
| 12 |
|
| Huna non bekatore horiec nasaician diren beren mendean, eta aberastasunac bildu dituzte. |
|
| 13 |
|
| Eta erran dut: Ariaric gabe garbitu dut beraz ene bihotza, eta garbi direnen artean xahutu ditut escuac; |
|
| 14 |
|
| Ecen egun gucian açotatua içan naiz, eta goicetic hasi da ene açurrialdia. |
|
| 15 |
|
| Erran baneça: Horrela minçatuco naiz, huna non çorotzat athera neçaqueen çure haurren andana gucia. |
|
| 16 |
|
| Uste nuen ardietsico nuela hori nola çaitequeen: bainan lan gaitza nuen aitzinean, |
|
| 17 |
|
| Jaincoaren sainduteguian sar nindedien eta eçagut neçan arteo gaixtaguinen akabança. |
|
| 18 |
|
| Eguia da horrela eçarri ditutzula beren malçurquerien gatic; goratzen cirenean, eragotzi ditutzu. |
|
| 19 |
|
| Nola erori dira inconiamendura? bat-batean iraunguitu dira, beren gaixtaqueria gatic galdu dira. |
|
| 20 |
|
| Atzarcen direnen ametsa beçala, Jauna, çure hiritic eceztatu duçu hequien iduria. |
|
| 21 |
|
| Hargatic sugartu da ene bihotza, eta mudatu dira ene guelçurrinac; |
|
| 22 |
|
| Eta ni ezdeustua içan naiz, nola ez daquidala. |
|
| 23 |
|
| Abere baten pare eguina naiz çure aitzinean; eta halere çurequin guelditu naiz. |
|
| 24 |
|
| Iduqui darotaçu escua, ene escuina; çure gogara eraman nauçu eta ospetsuqui iharduqui; |
|
| 25 |
|
| Alabainan cer da enetzat ceruan, eta çutaz berceric cer nahi içan dut lurrean? |
|
| 26 |
|
| Iraunguitu dira ene haraguia eta ene bihotza; oi ene bihotzeco Jaincoa, çu çare Jainco ene phartea bethi gucico; |
|
| 27 |
|
| Ceren galduco baitira çure ganic urruncen direnac, eta galduco baititutzu, çu utziric berceequin kutsatuco direnac. |
|
| 28 |
|
| Bainan enetzat on da Jaincoari iratchiquitzea, Jainco Jauna baithan ene phesquiçaren eçarcea, Goraqui eguin detzadan çure laudorio guciac Siongo alabaren atheetan. |
|
|
|
|