Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino. Ez deçaçun gal. Asaphen canticaco psalmoa. |
| 2 |
| Aithor bihurturen darotzugu, Jaincoa, aithor bihurturen darotzugu, eta dei eguinen diogu çure icenari. Orotan erranen dituçu çure sendagailac. |
| 3 |
| Astia hartuco dudanean, çucenari emanen diot bere bidea. |
| 4 |
| Urthuac dira lurra eta hartan egoten diren guciac; nic gogortu ditut haren habeac. |
| 5 |
| Gaixtaguinei erran daroet: Gaizquian ez ibil; eta hobendunei: Adarra ez goiti. |
| 6 |
| Berautzue gora alchatzetic çuen adarra; berautzue Jaincoaren contra tzarqueriaric erratetic; |
| 7 |
| Ceren ez baituqueçue lagunçaric ez iguzqui-sorthaldetic, ez etzanaldetic, ez mortu, ez mendietaric; |
| 8 |
| Ecen Jaincoa da juie. Halacoa aphalcen du, halacoa goratzen; |
| 9 |
| Ceren haren escuan baita unci bat arno hazcar, nahastecatuz bethea. Eta hartaric ixurcen du hunat eta harat; halaric-ere hartaco ondaquina ez da akitua; lurreco bekatore guciec edanen dute. |
| 10 |
| Aldiz nic goraqui erranen ditut bethi haren sendagailac; cantatuco ditut Jacoben Jaincoaren laudorioac. |
| 11 |
| Eta hautsico ditut bekatoreen adar guciac, eta goratuac içanen dira prestuaren adarrac. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/074.mp3
150
74