Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, laudorioetan, Asaphen psalmoa, Asiriarren gainean cantica. |
| 2 |
| Jaincoa eçagutua da Judean; haren icena handi da Israelen. |
| 3 |
| Haren lekua baque-lekuan jarria da, eta haren egoitza Sionen. |
| 4 |
| Han hautsi ditu arrambelen indarrac, erredola, ezpata, guerlac. |
| 5 |
| Çuc bethiereco mendietaric espantagarriqui dirdiratzean, |
| 6 |
| Nahasi dira bihotzez çoro diren guciac. Beren loaz lohacartu dira, eta guiçon ontasunçale guciec deusere ez dute beren escuetan kausitu. |
| 7 |
| Çure dixidura, oi Jacoben Jaincoa, lo-asman sarthu dira çaldien gainera igaiten cirenac. |
| 8 |
| Ikaragarria çare, eta norc eguinen darotzu buru, çure hasarrea bizten den orduan? |
| 9 |
| Ceru gainetic adiaraci duçu çure erabaquia; lurra ikaratu eta harritua guelditu da, |
| 10 |
| Jaincoa juiatzera jaiqui denean, lurreco guiçon une gucien salbatzecotzat. |
| 11 |
| Hargatic guiçonaren gogoac aithor emanen darotzu, eta gogoeta haren ondorioec besta egun bat atheratuco darotzute. |
| 12 |
| Botuac eguin eta bihur çotzuete çuen Jainco Jaunari, haren ingurura emaitzac ekarcen ditutzuen guciec. Botuac eguizquitzue Jainco ikaragarriari, |
| 13 |
| Eta bicia buruçaguiei kencen diotenari, lurreco erregueei ikaragarri denari. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/075.mp3
150
75