Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Asaphen psalmoa. Oi Jaincoa, etsaiac ethorri dira çure primançara, lohitu dute çure templo saindua, eta Jerusalem eçarri dute fruitu çainceco etcholatzat. |
| 2 |
| Çure cerbitzarien gorphutz hilac jaterat eman daroezte ceruco hegastinei, eta çure sainduen haraguiac lurreco basabereei. |
| 3 |
| Ura beçala ixuri dute hequien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da içan hequien ehorzteco. |
| 4 |
| Bilhacatu gare gure hauçoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri. |
| 5 |
| Noiz arteo, Jauna, egonen çare samur? azqueneraino othe? çure karra bethi egonen othe da sua beçala erretzen? |
| 6 |
| Ixuraçu çure hasarrea eçagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta çure icena deitzen ez duten erresumetara; |
| 7 |
| Ceren iretsi baitute Jacob, eta desmasiatu haren lekua. |
| 8 |
| Ez beçaiteci orhoit gure bekatu çaharrez; laster aitzin bequizquigu çure urricalmenduac, ceren hainitz behar eguinac baicare. |
| 9 |
| Lagun gaitzatzu, Jaincoa, gure salbatzailea; çure icenaren ospetan libra gaitzatzu, Jauna; gure bekatuei jabal çaquizquiote çure icenaren gatic; |
| 10 |
| Beldurrez-eta jendaietan erran deçaten: Non da horien Jaincoa? eta gure beguien aitzinean jendaietan aguer bedi Çure cerbitzarien odol ixuria içan denaren aspercundea: |
| 11 |
| Gathibuen auhenac hel beitez çure aitzinera. Çure besoaren handitasunaren arabera, jabe çaite hilac içan direnen haurrez. |
| 12 |
| Gure hauçoei bulharretara çazpitan bihur dioçoçute guri eguin darocuten gaizquia: bihur çoçuete, Jauna, berec çuri eguin laidoa. |
| 13 |
| Guc berriz, çure populu, çure bazca-lekuetaco ardiec, aithor bihurturen darotzugu menderen mendetan: Guiçaldi orotan goraqui eguinen ditugu çure laudorioac. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/078.mp3
150
78