×

Navarro Labourdin 1571

Psaumes 81

1
Asaphen psalmoa. Jaincoa jarri da jaincoen bilkuan, eta hequien erdian juiatzen ditu jaincoac.
2
Noiz arteo juiatuco duçue çucen-contra, onhetsico ditutzue bekatoreen beguitharteac?
3
Beharrari eta umeçurçari emoçue çucembidea; aphala eta beharra garbi athera çatzue.
4
Athera çaçue noharroina; beharra libra çaçue bekatorearen aztaparretic.
5
Ez dute jaquin, ez endelgutu; ilhumbeetan dabilça: lurraren asentu guciac ikaratuco dira.
6
Nic erran dut: Jainco çarete, eta oro Guciz-Goraren semeac.
7
Bainan guiçonac beçala hilen çarete çuec, eta aitzindarietaric bat beçala erorico çarete.
8
Jaincoa, jaiqui çaite, juia çaçu lurra, ceren jendaia gucietan içanen baitzare premu.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes