Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Asaphen psalmoco cantica. |
| 2 |
| Oi Jaincoa, nor içanen da çure idurico? Ez beçaite ixilic egon, ez-eta bara, Jaincoa; |
| 3 |
| Ecen huna non çure etsaiac harrabosca hasi diren, eta çure gaitzesleec goratu duten burua. |
| 4 |
| Malçurqueriaco asmuac erabili dituzte çure populuaren gainean, eta çure sainduen contraco gogoac hartu dituzte. |
| 5 |
| Erran dute: Çatozte eta xahu detzagun, eta Israelen horien icenic ez bedi guehiago aipha. |
| 6 |
| Hitz batean ecic jarri dira, çure contra elkar hartu dute |
| 7 |
| Idumearren olhec eta Ismaeldarrec, Moabec eta Agartarrec, |
| 8 |
| Jebalec, Amonec eta Amalequec; arrotzec Tirren egoten direnequin. |
| 9 |
| Asur ere hequien gana ethorri da; Loten semeei bere lagunça eman daroete. |
| 10 |
| Eguioçute hequiei Madiani eta Sisarari beçala, Jabini Cisongo errecan beçala. |
| 11 |
| Endorren galdu ciren; bilhacatu ciren lurreco ongarria beçala. |
| 12 |
| Oreb, Ceb, Cebee eta Salmana beçala eçar çatzu hequien aitzindariac: Hequien aitzindari guciac, |
| 13 |
| Ceinec erran baitute: Jaincoaren sainduteguiaz primança batez beçala jabe gaitecen. |
| 14 |
| Ene Jaincoa, eçar çatzu pirrita bat beçala, eta lastoa haicearen aitzinean beçala. |
| 15 |
| Oihana erretzen duen suac beçala, mendiac erretzen dituen garrac beçala, |
| 16 |
| Hala goanen çaquizquiote ondotic çure phesian, eta çure hasarrean nahasico ditutzu. |
| 17 |
| Laidoz bethe çatzu hequien beguitharteac, eta çure icena bilhatuco dute, Jauna. |
| 18 |
| Ahalca eta nahas beitez menderen mendetan; urmaria eta gal beitez. |
| 19 |
| Eta eçagut beçate Jauna dela çure icena: çu çarela Guciz-Gora lur gucian. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/082.mp3
150
82