Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, dolhareetaco, Coreren semeençat psalmoa. |
| 2 |
| Armadetaco Jauna, cein diren maithagarri çure tabernacleac! |
| 3 |
| Ene arima lehiatzen eta iraunguitzen da Jaunaren lorioetan. Ene bihotza eta haraguia bozcariatu dira Jainco bicia baithan; |
| 4 |
| Ecen etchexoriac atzematen du non egon eta ttorttoilac ohance bat, non eçar bere umeac; Eta nic çure aldareac, oi armadetaco Jaincoa, ene erregue eta ene Jaincoa. |
| 5 |
| Dohatsu çure etchean beren egoitza dutenac, Jauna! Menderen mendetan laudatuco çaituzte. |
| 6 |
| Dohatsu guiçona, ceinaren lagunça çure ganic heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu igambideac, |
| 7 |
| Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura. |
| 8 |
| Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean. |
| 9 |
| Jauna, armadetaco Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza; çure beharriz onhets çaçu, Jacoben Jaincoa. |
| 10 |
| Jaincoa, gure gueriça, beguira diçaguçu, eta beguia emaçu çure Cristoren beguithartera; |
| 11 |
| Ceren egun bat çure lorioetan, berce asco mila baino hobe baita. Ene Jaincoaren etchean aphal içatea hautatu dut, bekatoreen olhetan egotea baino lehen. |
| 12 |
| Urricalmendua eta eguia maite dituelacotz Jaincoac, gracia eta ospea emanen ditu Jaunac. |
| 13 |
| Ontasunez ez ditu gabeturen hobenic gabe dabilçanac. Armadetaco Jauna, dohatsu çure baithan bere phesquiça daducan guiçona! |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/083.mp3
150
83