Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Azqueneraino, Coreren semeei psalmoa. |
| 2 |
| Jauna, benedicatu duçu çure lurra; gathibutasunetic atheratu duçu Jacob. |
| 3 |
| Çure populuari barkatu dioçu bere bekatua; estali ditutzu hequien hoben guciac. |
| 4 |
| Eztitu duçu çure hasarre gucia, hequien gainetic aldaratu duçu çure hasarrearen kea. |
| 5 |
| Jaincoa, gure salbatzailea, bihurraraz gaitzatzu, eta gure gainetic aldara çaçu çure hasarrea. |
| 6 |
| Bethiraino hasarre egonen othe gatzaizquigu, edo çure hasarrea guiçalditic guiçaldira hedaturen othe duçu? |
| 7 |
| Jaincoa, itzuliric emanen darocuçu bicia; eta çure populua çure baithan da bozturen. |
| 8 |
| Çure urricalmendua erakuts diçaguçu, Jauna, eta emaguçu çure salbamendua. |
| 9 |
| Ençunen dut Jainco Jaunac ene baithan erranen duena; ecen baquezco solasac içanen ditu bere populuarençat, Eta bere saindu eta bihotzez itzulcen direnençat. |
| 10 |
| Segur da haren beldur direnetaric hurbil dela haren ganicaco salbamendua, ospeac gure lurrean içan deçan bere egoitza. |
| 11 |
| Bide berean batu dira urricalmendua eta eguia; çucentasunac eta baqueac elkarri eman daroete musu. |
| 12 |
| Eguia lurretic atheratu da, eta çucentasunac cerutic beguiratu du; |
| 13 |
| Ecen Jaunac emanen du bere benedicionea, eta lurrac bere fruitua. |
| 14 |
| Çucentasuna ibilico da haren aitzinean, eta bere urhatsac eguinen ditu haren bidean. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/084.mp3
150
84