Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Dabiden canticaco laudorioac. Guciz-Goraren lagunçaren azpian egonen dena, ceruco Jaincoaren gueriçan gueldituco da. |
| 2 |
| Jaunari erranen dio: Çu çare ene gueriça, ene ihes-lekua. Ene Jaincoa da, haren baithan içanen da ene iguriquitza; |
| 3 |
| Ecen harec atheratu nau ihiztarien arteetaric eta solas gaixtoetaric. |
| 4 |
| Bere soinaz itzal eguinen darotzu, eta haren hegalpean egonen çare phesquicetan. |
| 5 |
| Haren eguiac inguratuco çaitu erredola batez; etzare beldur içanen ez gabazco lazturaren, |
| 6 |
| Ez egunaz dihoan gueciaren, ez ilhumbeetan dabilan eguitecoaren, ez oldarraldien, ez-eta egüerdico debruaren. |
| 7 |
| Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri. |
| 8 |
| Bainan beguiratuco duçu çure beguiz, eta ikusico duçu bekatoreen saria; |
| 9 |
| Ecen, Jauna, çu çare ene iguriquitza; Guciz-Gora hartu duçu çure ihes-lekutzat. |
| 10 |
| Gaitza ez da çure gana helduco, eta açotea ez da hurbilduco çure olhara. |
| 11 |
| Ecen bere aingueruei eman diote çutaz cargu, çaint cetzaten çure bide gucietan. |
| 12 |
| Ekarrico çaituzte beren escuetan, beldurrez oinaz jo deçaçun harria. |
| 13 |
| Aspicaren eta basilicaren gainean ibilico çare, eta osticaturen ditutzu lehoina eta erainsuguea. |
| 14 |
| Ceren ene baithan iduqui duen bere phesquiça libratuco dut; gueriçatuco dut, ceren eçagutu duen ene icena. |
| 15 |
| Niri eguin darot oihu, eta ençunen dut nic; harequilaco içanen naiz hesturetan; atheratuco dut eta ospatuco. |
| 16 |
| Betheco dut egunen lucetasunaz, eta erakutsico diot ene salbamendua. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/090.mp3
150
90