|
| 1 |
|
| Jauna, Jainko mendekatzaile! Ager zaitez, oi Jainko mendekatzaile! |
|
| 2 |
|
| Altxa, munduaren epaile hori, emaiezu harroei merezi dutena! |
|
| 3 |
|
| Noiz arte behar dute gaiztoek, Jauna, noiz arte behar dute gaiztoek garaile? |
|
| 4 |
|
| Noiz arte ahoberoak lotsagabe erronkan, gaizkile guztiak harropuzturik? |
|
| 5 |
|
| Zure herria hauts egiten dute, Jauna, zure ondarea zapaltzen, |
|
| 6 |
|
| alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu. |
|
| 7 |
|
| Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten, Jakoben Jainkoa ez da konturatzen». |
|
| 8 |
|
| Kontura zaitezte, bada, ergelok! Zentzugabeok, noiz ulertu behar duzue? |
|
| 9 |
|
| Belarria ezarri duenak entzun ez? Begia eratu duenak ikusi ez? |
|
| 10 |
|
| Herrien hezitzaileak zigortu ez? Gizakiaren irakasleak jakin ez? |
|
| 11 |
|
| Badaki Jaunak giza asmoak hutsak direla. |
|
| 12 |
|
| Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna, zeure legean eskolatzen duzuna. |
|
| 13 |
|
| Aldi txarren ondoren, lasai biziarazten duzu, gaiztoentzat hilobia zulatzen duten bitartean. |
|
| 14 |
|
| Jaunak ez du bere herria zapuztuko, ez bere ondarea bertan behera utziko. |
|
| 15 |
|
| Justiziaren arabera emango dira epaiak, hari jarraiki ibiliko bihotz zuzenekoak. |
|
| 16 |
|
| Nork defendatu nau gaizto horien aurka? Nor alde atera gaizkile horien kontra? |
|
| 17 |
|
| Jaunak lagundu ez balit, herio-isilpean nengokeen dagoeneko. |
|
| 18 |
|
| Erortzear nagoela uste dudanean, zure maitasunak eusten dit, Jauna. |
|
| 19 |
|
| Bihotza kezkaz betea izan arren, zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu. |
|
| 20 |
|
| Lagun izango ote dituzu epaile makurrak, legea mespretxatuz zorigaitza sortzen dutenak? |
|
| 21 |
|
| Zintzoari erasotzen diote, hiltzeko, errugabea heriotzara kondenatzen. |
|
| 22 |
|
| Baina nik Jauna dut ihesleku, Jainkoa neure babes-harkaitz. |
|
| 23 |
|
| Beren bidegabekeriaren ordaina emango die, beren gaiztakeriengatik suntsituko ditu: gure Jainko Jaunak suntsituko ditu! |
|
|
|
|