Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Dabidi berari psalmoa. Erreguetu da Jauna, sumin beitez populuac; querubinen gainean jarri da, dardara bedi lurra. |
| 2 |
| Jauna Sionen handi eta populu gucien gainetic gora da. |
| 3 |
| Aithor eman bioçote çure icen handiari, ceren den ikaragarri eta saindu: |
| 4 |
| Eta erregueren ohoreac laket du çucentasuna. Çuc aphaindu ditutzu çucembideac; çure juiamendu eta erabaquiac atheratu ditutzu Jacoben etchean. |
| 5 |
| Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue haren oimpeco alkia, ceren saindua baita. |
| 6 |
| Haren aphecetan ciren Moise eta Aaron, eta haren icenari dei eguiten çarotenen arteco cen Samuel; Deitzen çuten Jauna, eta harec ençuten cituen; |
| 7 |
| Hedoiezco habetic minçatzen çatzaioeten. Beguiratzen cituzten haren manamenduac, eta harec eman çaroeten leguea. |
| 8 |
| Gure Jainco Jauna, çuc cintuen ençuten; Jaincoa, beguithartez egon çatzaiote, aspercen cinenean ere hequien asmu makur guciez. |
| 9 |
| Gorets çaçue gure Jainco Jauna, eta adora çaçue bere mendi sainduan; ecen saindua da gure Jainco Jauna. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/psalms/098.mp3
150
98