Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| Salmoa. Kanta Jaunari kantu berria, egintza harrigarriak egin baititu: garaile egin du bere esku indartsu paregabeak. |
| 2 |
| Bere garaipena azaldu du Jaunak, bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean. |
| 3 |
| Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna. Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena. |
| 4 |
| Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok, egin poz-oihu eta kantu, jo soinua! |
| 5 |
| Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez! |
| 6 |
| Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari! |
| 7 |
| Egin beza orro itsasoak eta bertako guztiak, munduak eta bertan bizi direnek! |
| 8 |
| Egin bezate txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek |
| 9 |
| Jaunaren aurrean, bai baitator lurra gobernatzera. Justiziaz gobernatuko du mundua, zuzenbidez herriak. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/psalms/098.mp3
150
98