Bada Jaunac gracia emanen dio bere populuari Eguiptoarren aitzinean. Eta Moise hainitz guiçon handia içan cen Eguiptoco lurrean, Faraonen cerbitzarien aitzinean eta populu guciaren aitzinean.
Eta Eguiptoarren lurrean hilen da lehen-sorthu gucia, Faraonen seme çaharren, haren tronuaren gainean jarcen denetic hasiric, ihara harriaren itzulcen hari den nescatoaren seme çaharreneraino, eta abereetaco ume lehen-sorthu guciac.
Bainan Israelgo semeen baithan guiçonetic aciendaraino, xakur batec ere ez du incirina bat eguinen, jaquin deçaçuençat nolaco miraculuz Jaunac berezten duen Israel Eguiptoarretaric.
Eta çure cerbitzari horiec oro jautsico dira ni gana, eta adoratuco naute, diotelaric: Ilki çaite çu eta çure azpico den populu gucia; eta guero ilkico gare.
Bada Moisec eta Aaronec eguin cituzten iscribatuac diren ikuscari guciac, Faraonen aitzinean. Bainan Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta bere lurretic etzituen utzi Israelgo semeac.