Eta Moisec erran cioen populuari: Orhoit bequiçue egun hau ceinetan ilki baitzarete Eguiptotic eta gathibutasuneco etchetic, ceren Jaunac escu hazcarraz atheratu baitzaituzte leku hortaric: ez deçaçuen jan ogui alchatua.
Eta hau içanen da seinale bat beçala çure escuan, eta orhoitpen bat beçala çure beguien aitzinean; eta Jaunaren leguea içan dadiençat bethi çure ahoan, ecen escu hazcarraz Eguiptotic ilki çaitu Jaunac.
Hau içanen da beraz seinale bat beçala çure escuan, eta dilindan dagoen cerbait beçala orhoitzapenetan çure beguien aitzinean: ceren bere escuaren hazcarraz Jaunac ihardoqui gaituen Eguiptotic.
Bada, Faraonec populua igorri çuenean, Jaunac etzituen eraman hauço diren Filistindarren lurreraco bidetic: beldurrez-eta guerla ikusten baçuten beren contra alchatzen, urriqui çaquioeten eta guibelerat bihur Eguiptora.
Bada Jauna beguien aitzinean cihoan bidearen erakusteco, egunaz hedoiezco habe batean, eta gauaz suzco habean: bide-emaile içan çadiençat gauaz eta egunaz.