Orduan Moisec cantatu çuen, eta Israelgo semeec harequin, cantu hau: Cantu eguin dioçogun Jaunari; ecen ospetsuqui goretsi du bere burua, çaldia eta gainecoa, biac itsasora arthiqui ditu.
Jauna da ene indarra eta ene laudorioa, eta ene salbatzaile eguin da; hura da ene Jaincoa, eta ospatuco dut nic; ene aitaren Jaincoa da, eta goretsico dut nic.
Etsaiac erran du: Joco dut ondotic, eta lothuco naiz, phartituco ditut buluzquinac, aseco da ene gogoa; atheratuco dut ene marrauça, ene escuac puscatuco ditu.
Hazcarren artean cein da çure iduricoric, Jauna? nor da çure iduricoric, saindutasunez handi çarena, lazgarri eta laudagarri çarena, sendagaila harritzecoac eguiten ditutzuna?
Ecen itsasoan sarthu da Faraonen çaldia haren orga-laster eta çaldieria guciarequin; eta Jaunac gainera bihurtu diozquite itsasoco urac; bainan Israelgo semeac oinac idorric ibili dira haren erdian.
Beraz Maria profetesac, Aaronen arrebac, escura hartu çuen gatamore bat; eta emaztequi guciac ilki ciren haren ondotic gatamoreequin eta cantari-andanetan.
Eta ethorri ciren Marara, bainan etzeçaqueten edan Maraco uretaric, karatsac cirelacotz; horren gatic eman cioen lekuari cihoaquioen icena, deitzen çuelaric Mara, erran nahi baita karastasuna.
Bainan Moisec oihu eguin cioen Jaunari, ceinac erakutsi baitzinen egur bat, eta hura urera arthiqui çuenean, urac ezti bihurtu ciren. Han Jaincoac eman ciozcan manamendu eta erabaqui batzuec, eta bere frogapenean eçarri,
Erraten cioelaric: Çure Jainco Jaunaren boça ençuten baduçu, eta haren beguietan çucen dena eguiten baduçu, eta haren manuac bethetzen badituçu, eta haren manamendu guciac beguiratzen, ez dut çure gainera igorrico Eguiptoari eman içan ditudan ahiduretaric batere; ecen ni naiz Jauna çure sendatzailea.