Eta Israelgo semeen ostea oro, Elimetic abiaturic, ethorri cen, Eguiptoco lurretic atheratu eta bigarren hilabetheco hamaborzgarren eguneco, Sineco mortura, ceina baita Elimen eta Sinairen artean.
Bainan Jaunac erran cioen Moisi: Huna non erorraracico darotzuedan nic oguia cerutic; populua ilki bedi, eta bil beça egunean eguneco dina; froga deçadan hea ene bidean dabilan, ala ez.
Eta Moisec erran çuen: Jaunac emanen darotzuete gaur haraguia jatera, eta bihar goicean oguiz asea: hori ceren aditu baititu çuen erasiac, ceinetaz haren contra marmaran haritu baitzarete: ecen, cer gare gu? çuen erasia ez da gure contra, bainan bai Jaunaren contra.
Hori ikusi çutenean, Israelgo semeec elkarri erran çuten: Manhu? erran nahi baita; Cer da hori? ecen etzaquiten cer cen hura. Moisec erran cioten: Hori da oguia çuei Jaunac jateco eman darotzuetena.
Hau da Jaunac manatzen darotzuen solasa: Batbederac bil beça hortaric jateco dina: gomor bat buru bakotcheco, olhan dagoecinen jende arauca, hola alchatuco duçue.
Eta neurtu çuten gomorreco neurrian: eta guehiago bildu çuenac, etzuen gaindiric içatu: eta gutiago bildu çuenac, etzuen escasic atzeman: bainan batbederac bildu çuen jaten ahal çuenaren arabera.
Bainan seigarren egunean bilcen cituzten jatecoac bikunean, erran nahi da, bi gomor guiçon bakoxca: eta populuco aitzindari guciac ethorri ciren eta Moisi kondatu cioten.
Hunec erran cioeten: Hori da Jaunac erran içan duena: Bihar larumbateco phausua Jaunari consecratua çaio; eguiteco direnac, eguizquitzue: eta erretzecoac, erre çatzue: eta guelditzen dena, bego goiz arteo.
Ikusaçue nola Jaunac eman içan darotzuen larumbata, eta horren gatic seigarren egunean jatecoac ematen darozquitzuete bikunean: norbera gueldi bedi bere egoitzan, nihor ez bedi ilki bere lekutic çazpigarren egunean.
Eta Moisec erran cioen Aaroni: Unci bat har çaçu, eta hartan mana eçar çaçu, gomor batec atchic-ahala: eta Jaunaren aitzinean phausa çaçu, ethorri behar diren çuen guiçaldiençat beguiratzeco,