Israelgo semeen oste gucia goan cen beraz Sineco mortutic, çoin bere andanetan, Jaunaren hitzaren arabera, eta campatu ciren Erraphidimen, non populuarençat uric ez baitzen edateco.
Egarriz egon cen beraz han populua ur-escasa gatic, eta erasian haritu cen Moisen contra, erraten çuelaric: Certaco ilkiaraci gaituçu Eguiptotic, egarriz hilceco eta, gure haurrac eta gure aciendac?
Eta Jaunac erran cioen Moisi: Çoaci populuaren aitzinean, eta har çatzu çurequin Israelgo çaharretaric: escuan har çaçu ibaiaren jotzeco erabili duçun cigorra, eta çoaci.
Hara non içanen naicen ni han çure aitzinean, Horebeco harriaren gainean: eta harria joco duçu, eta hartaric ura jaucico da, populuac edatecotzat. Moisec hola eguin çuen Israelgo çaharren aitzinean.
Eta toqui hura deithu çuen Froga-leku, Israelgo semeen jaçargoa gatic, eta ceren Jauna bilhatu çuten erraten çutelaric: Gu baithan othe da Jauna, ala ez?
Bainan Moisen escuac phisatuac ciren: Aaronec eta Hurrec harturic beraz harri bat, haren azpian eçarri çuten, eta jarri cen gainean: eta biec bi aldeetaric escuac iduquitzen ciozcaten. Eta hala guerthatu cen haren escuac etzirela nekatu iguzqui sarcea arteo.
Eta Jaunac erran cioen Moisi: Orhoitgarri iscribuz eman çaçu hau liburu batean, eta adiaraz çoçu Josueri: ecen Amalequen otsa eceztatuco dut ceruaren-pean.