Jethroc, Madiango aphez eta Moisen aitaguinarrebac, aditu cituenean Jaincoac Moisençat eta Israel bere populuarençat eguin içan cituen guciac, eta Jaunac nola atheratu çuen Israel Eguiptotic:
Moise, bere aitaguinarrebari bidera atheraturic, gurthu citzaioen eta besarcatu çuen: eta elkarri eman cioten agurra baquezco solasequin. Eta olhan sarthu cirenean,
Moisec bere aitaguinarrebari kondatu ciozcan Jaincoac Israelen gatic eguin ciozcaten guciac Faraoni eta Eguiptoarrei: eta bidean içan çuten neke gucia; eta nola libratu cituen Jaunac.
Eta erran çuen: Benedicatua Jauna çuec Eguiptoarren escuetaric eta Faraonen escutic atheratu çaituztena, eta bere populua Eguiptoaren escudanciari itzuri duena.
Aitaguinarrebac ikusi çuenean hori, erran nahi da populua baithan eguiten cituen guciac, erran cioen: Cer hari çare hola populuan? certaco jarcen çare bakarric eta populu gucia goicetic-arrats beguira dago?
Eta makur cerbait guerthatzen çaioetenean, ethorcen çaizquit beren artean erabac deçotedançat, eta irakats detzotedan Jaunaren manamenduac eta haren legueac.
Bainan ençun çatzu ene solasac eta conseiluac, eta Jaincoa çurequin içanen da. Çu içan çaquizco populuari Jaincoari dagozquioten gaucetan, Jaunari eramateco haren galdeac:
Bainan populu gucitic berez çatzu guiçon larderiacoac eta Jaincoaren beldur direnac, ceinen baithan aurkituco baita cintasuna; eta jaramanqueria higüin içanen dutenac: eta hequietaric jar çatzu buruçagui, batzuec mila guiçonen, berce batzuec ehunen, berce batzuec berrogoi eta hamarren, eta berceac hamarren.
Hequiec juia beçate populua ordu oroz: bainan eguiteco handiric balin bada, ekarrico dituzte çu gana, eta berec ttipiagoac xoilqui juiatuco dituzte: eta carga çathituric berceetara, arinagoa içanen da çuretzat.
Hori eguiten baduçu, Jaincoaren manamendua betheco duçu eta haren manuei ihardetsico ahal dioçute: eta populu hau gucia baquearequin itzulico da bere lekuetara.
Eta Israel gucitic hautaturic guiçon larderiadunac, jarri cituen populuaren buruçagui, mila guiçonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren gaineco.