Baldin beraz ençuten baduçue ene boça, eta beguiratzen enequilaco patua, içanen çarete enetzat populu gucien arteticaco mozquin bat beçala: alabainan lurra enea da oro.
Eta populuari cedarriac eçarrico diozcatzu inguruan, eta erranen dioçu: Beguira çaizte igaitetic mendira, eta uquitzetic hango mugarriac: mendia uquitzen duen edocein heriotzez hilen da.
Baina ez du escuac uquico, bainan içanen da harrica lehertua, edo gueciz cilhatua: içan dadien edo aberea, edo guiçona, ez da bicico. Turuta jotzen abiatzen denean, orduan iganen dira mendira.
Eta jadanic hirugarren eguna ethorri cen, eta goiça arguitu, eta huna non ihurçuriac abiatu ciren burrumbaz, eta simistac dirdiratzen, eta mendia hedoiric lodienaz estalcen, eta turutac durrundatzen çuen muthiriqui: eta campetan cen populua ikaratu cen.
Sinaico mendia gucia ketan çagoen, ceren gainera jautsi baitzen Jauna su batean, eta hartaric kea igaiten baitzen labetic beçala: eta mendi gucia ikaragarria cen.
Jaunac erran cioen: Jauts çaite, eta mana çaçu populuac, cedarrien iragaitera ez deçan eguin Jaunaren ikusteco, beldurrez-eta hequietaric oste handia gal dadien.
Eta Moisec erran cioen Jaunari: Jendea ecin iganen da Sinaico mendira, ecen çure hitzaz lekucotasun eguina da, eta manatu duçu, dioçularic: Eçar çatzu cedarriac mendiaren inguruan, eta sainduets çaçu hura.
Jaunac ihardetsi cioen: Çoaci, jauts çaite; igan çaite guero çu, eta Aaron çurequin; bainan aphecec eta populuac cedarriac iragan ez betzate, eta ez beitez igan Jauna gana, hil ez detzan beldurrez.