Bainan çazpigarren urthean utzico duçu eta phausaracico, çure populuco erromesec jateco aurki deçatençat, eta ihiciec ondarrac jan detzaten: orobat eguinen duçu çure mahastian eta olibadian.
Sei egunez harico çare lanean: çazpigarrenean gueldituco çare, çure idia eta astoa phausa ditecençat: eta çure nescatoaren semea eta arrotza fresca diten.
Iduquico duçu uztaco, eta çure laneco picainen, eta landetaco erainça gucien besta-burua, eta urthe-ondarreco besta-burua ere, çure landaco fruitu guciac bildu dituzquetzunean.
Huna non igorrico dudan ene ainguerua, ceina çure aitzinean ibilico baita, eta bidean beguiratuco baitzaitu eta sarraracico nic xuxendu darotzutan lekuan.
Gur çaquizco, eta ençun çaçu haren boça, haren erdeinatzera ez abia; ceren bekatu hortara erorcen çarenean, ez darotzun barkatuco, eta haren baithan den ene icena.
Eta ene ainguerua goanen da çure aitzinean, eta sarraracico çaitu Amorhearraren baithan, eta Hethearraren, eta Pherecearraren, eta Cananearraren, eta Hebearraren, eta Jebusearraren baithan, eta çathituco ditut nic.
Ez beitez egon çure lurrean, beldurrez-eta ene contra bekatu eguinaraz deçaçuten, hequien jaincoac cerbitzatzen badituçu: hori bailitaque segurqui çuretzat gaizbidetan.