Laster bastertu dira çuc erakutsi içan dioçuten bidetic: eta eguin dute aratche urthu bat, eta adoratu dute; eta bitimac imolatzen dituztelaric, erran dute: Israel, huna Eguiptoco lurretic ilki çaituzten çure jaincoac.
Eguiptoarrec, othoi, ez beçate erran: Amarruz ilki ditu horiec, mendietan hilcecotzat eta lurretic xahutzeco: bara bedi çure sumindura, eta jabal çaite çure populuaren hoben belçaren gainean.
Orhoit çaiteci Abraham, Isaac eta Israel, çure cerbitzariez, ceinei cin eguin baitioçute çure buruaz, erranez: Populatuco dut çuen hacia ceruco içarrac beçala: eta aiphatu darotzuetan lur hura gucia emanen diot çuen ondoregoari, eta hura goçatuco duçue bethi.
Eta hurbildu cenean campetara, ikusi cituen aratchea eta dançac: eta borthizqui samurturic, arthiqui cituen escutic lauçac, eta hautsi cituen mendiaren oinetan:
Eta hequiec eguin aratchea harturic, erre çuen eta jo herraustu arteo; herrautsa arthiqui çuen urera, eta hartaric edatera eman cioten Israelgo semeei.
Xutic çagoelaric campetaco athean, erran çuen: Jaunaren alde denic balin bada nihor, bil bedi ni gana. Eta haren gana bildu içan ciren Lebiren seme guciac.
Eta bihurturic Jauna gana erran cioen: Othoizten çaitut, bekaturic handienaz bekatu eguin du populu horrec, urhezco jaincoac eguin içan ditu beretzat: bainan barka çoçute hoben hori,
Bainan çu çoaz, eta eramaçu populu hori nic erran darotzudan lekura: ene ainguerua ibilico da çure aitzinean. Eta nic jaçarpeneco egunean bilhatuco dut horien bekatua.