Eta ene ainguerua igorrico dut çure aitzinean, eragotz detzadan Cananearra, eta Amorhearra, eta Hetbearra, eta Pherecearra, eta Hebearra, eta Jebusearra,
Eta esne eta ezti darioen lurrera sar çaitecençat. Ecen ez naiz çurequin iganen, populu buru gogorrecoa çarelacotz: beldurrez-eta xahu çaitzadan bidean.
Eta Moise tabernaclera ilkitzen cenean, jende gucia xutitzen cen, eta bakotcha egoten cen xutic bere olhaco sarcean, eta Moisi guibeletic beguira, tabernaclean sar cedin arteo.
Oroc ikusten çutelaric hedoi habea landatua çagoela tabernacle-sarcean. Eta berac ere guelditzen ciren xutic, eta beren olhetaco atheetaric adoran ematen ciren.
Eta Jauna Moisi minçatzen citzaioen bekoz-beko, guiçon bat bere adisquideari minçatzen ohi den beçala. Eta Moise tabernacletic campetara bihurcen cenean, haren muthila, Josue gaztea, Nunen semea, etzen tabernacletic urruncen.
Bada, Moisec erran cioen Jaunari: Manatu darotaçu populu hau eraman deçadan hemendic, eta ez darotaçu erakusten nor igorri-gogo duçun enequin, nahiz erran içan darotaçun: Eçagutzen çaitut çure icenez, eta gracia aurkitu duçu ene aitzinean.
Ecen certaric jaquinen ahal içanen dugu nic eta çure populuac gracia aurkitu dugula çure aitzinean, ez balin baçare gurequin ibilcen, ospatuac içan gaitecençat lurraren gainean dauden populu guciez?