Baldin bi seinale horiei ez balute ere sinheste eman nahi, eta ez baleçate ençun çure boça: har çaçu ibaietic ura, eta ixur çaçu leihorrera, eta ibaietic athera duqueçun gucia, odol bilhacatuco da.
Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia,
Moisen alderat samurturic, Jaunac erran cioen: Badaquit çure anaia Aaron lebitarra hizdun eder dela: horra non bera atheratzen çaitzun bidera, eta çu ikustearequin boztuco da bihotzez.
Moise goan cen, eta itzuli bere aitaguinarreba Jethroren gana, eta erran cioen: Goanen naiz eta bihurtuco Eguiptora ene anaietara, ikustera hea bici diren oraino. Jethroc ihardetsi cioen: Çoaz baquean.
Eta Eguiptora bihurcen celaric, Jaunac erran cioen: Orhoit çaite Faraonen aitzinean eguitera çure escuan eçarri ditudan ikuscari guciac: gogortuco dut nic haren bihotza, eta populua ez du goatera utzico.
Seforac hartu çuen berehala harri bat çorrotzenetaric, eta ingurebaqui çuen bere semearen buztan-mocoa, eta uquitu cituen Moisen çangoac eta erran cioen: Odoletaco senhar bat çaizquit.
Eta populuac sinheste eman çuen. Eta eçagutu çuten Jauna ethorri içan cela Israelgo semeen ikustera, eta beguiratu cioela hequien atsecabeari: eta lurrera eroriric adoratu çuten.