Eta erran cioten: Hebrearren Jaincoac deithu gaitu, goan gaitecen hirur egunen bidean mortuan, eta sacrifica deçogun gure Jainco Jaunari: beldurrez içurriac edo ezpatac jaçar diçaguten.
Eta Faraonec erran çuen: Populu hori berhatua da: ikusten duçue osteac goiti eguin duela: cembatez guehiago bere nequeetaric hatsarte ematen badioçuete.
Eta emanen dioçuete eguiteco aitzinean eguiten çuten becembat adrailu, eta ez duçue batere gutituco: ecen alfer daude, eta horren gatic oihuca hari dira, diotelaric: Goacen, eta sacrificio eguin dioçogun gure Jaincoari.
Eta Faraonençat populuaren gainean cirenec açotatu cituzten Israelgo semeen lanetaco aitzindariac, ciotelaric: Certaco ez atzo, ez egun ez duçue eguin lehen becembat adrailu?
Lastoric ez darocute ematen, eta adrailuac orobat manatzen darozquigute: huna çure muthilac non garen açotatuac, eta bidegabequi erabilia da çure populua.
Eta erran cioten: Jaunac ikus eta erabac beça, ceren usain tcharretan eçarri baicaituçue Faraonen aitzinean gu eta haren cerbitzariac, eta ezpata escura eman dioçuelacotz gure bilceco.