Eta Faraonec etzaituztete ençunen: eta hedatuco dut ene besoa Eguiptoaren gainera, eta atheratuco ditut Eguiptoco lurretic erabaqui gogorrenez ene armada eta populua, Israelgo semeac.
Moise eta Aaron goan ciren beraz Faraonen aitzinera, eta eguin çuten Jaunac manatu içan cioten beçala; eta Aaronec hartu çuen cigorra Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean, eta sugue bilhacatu cen.
Bainan Faraonec deithu cituen bere jaquinac eta sorguinqueria eguileec: eta hauquiec ere orobat eguin çuten Eguiptoco sorguinqueria eta jaquitate ixilen bidez.
Çoaci goicetic haren gana: hara non atheraco den urera: eta egonen çare haren bidean hibaia bazterrean: eta escuan har çaçu sugue bilhacatu içan den cigorra.
Jaunac erran ere cioen Moisi: Erroçu Aaroni: Har çaçu çure cigorra, eta heda çaçu çure escua Eguiptoco uren gainera, eta hequien hibai, lats, aincira eta ur-mael gucien gainera, odoletara bihur ditecen: eta odola içan bedi Eguiptoco lur gucian, hala çurezco uncietan nola harrizcoetan.
Eta Moisec eta Aaronec eguin çuten Jaunac manatu beçala: eta cigorra goitituric, Aaronec Faraonen eta haren cerbitzarien aitzinean jo çuen hibaieco ura, ceina odol bilhacatu baitzen.
Eta hibaiean ciren arrainac hil içan ciren: eta hibaia usteldu cen; eta Eguiptoarrec ecin edan ceçaqueten hibaieco uretic, eta odola cen Eguiptoco lur gucian.