1
Cridança maite duenac, maite du çuhurcia; erançuquiac higüin dituena, berriz, çoro bat da.
2
Ona denac, gracia ardietsico du Jauna ganic; bere buruari fida dena, berriz, gaixtoqui dabila.
3
Guiçona ez da tzarqueriatic hazcartuco, eta prestuen erroa ez da higuituco.
4
Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da.
5
Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz.
6
Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira.
7
Jo çatzu gaixtaguinac, eta sunsituco dira; ordean prestuen etcheac iraunen du.
8
Bere arguitasunetic eçagutuco da guiçona; bainan erguel eta çoro dena erdeinuari bidean jarcen çaio.
9
Berez bere doitzen den gaixoac, guehiago balio du, ecenetz harro eta oguiz escas denac.
10
Prestuac bere abereen biciaz ardura badu; aldiz, gaixtaguinen barneac gogorrac dira.
11
Bere lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferquerian laket dena guciz da çoroa. Arnozco bestetan goçoqui egoten denac, ahalcagarriqueriac utzico ditu bere hazcargailuetan.
12
Gaixtaguinaren lehia da gaixtoenen hazcargailua; bainan prestuen erroa gorituz goanen da.
13
Bere ezpainetaco bekatuen gatic xahupena hurbilcen çaio guiçon gaixtoari; prestua ordean atheratuco da hesturatic.
14
Norc-berac bere ahoco fruituetaric bilduco du bere ona, eta bere escuetaco eguincen arabera emana içanen çaio.
15
Çoroari bere bidea çucena çaio bere beguietan; aldiz, çuhurra denac ençuten ditu berceen erranac.
16
Erguelac berehala aguercen du bere samurra; berriz, içan hidoia norc-ere gordetzen baitu, hura xothila da.
17
Daquienaren errailea, lekuco çucena da; aldiz, gueçurrez minço dena, lekuco maulatia da.
18
Bada aguincen duenic eta concienciaren ezpataz beçala sistatua denic; bainan çuhurraren mihia haren osagarria da.
19
Eguiaz minço den ahoa, bethi gogor egonen da; aldiz, harramascan minço den lekucoac aphaincen du mihi gueçurtia.
20
Cimarkua da gaizqui asmaquetan hari direnen bihotzean; bozcarioa jarraiquitzen çaiote, ordean, baquezco asmuen eguiten hari direnei.
21
Cer-nahi guertha daquioqueen, prestua ez da ilhunduran jarrico; aldiz, gaitzac betheco ditu gaixtaguinac.
22
Ezpain gueçurtiac hatsgarri çaizco Jaunari; cintasunean dabilçanac, berriz, haren gogoco dira.
23
Guiçon xothilac gordetzen du bere jaquintasuna; eta çoroaren bihotza bere erhoqueriaren aguercera hari da.
24
Hazcarren escua nausi içanen da; aldiz, naguia dena, cerga pagatzen harico da.
25
Bihotzeco ithundurac beheratuco du guiçona, bainan solas on batec goiheretuco du.
26
Bere adisquidearen cariaz, bidegabe batez axola ez daducana, guiçon prestua da; beren bideac, ordean, enganatuco ditu gaixtaguinac.
27
Maulatiac ez du irabaciric atzemanen, eta prestuaren ontasunac içanen du urhearen balioa.
28
Çucembidean da bicitzea; bide ceiherrac, berriz, heriotzera darama.
Basque Bible 1571
Public Domain