×

Navarro Labourdin 1571

Proverbes 13

1
Seme çuhurrac aditzen du aitaren irakaspena; bainan irri-eguile denac ez du ençuten cridançatua denean.
2
Guiçon prestua ontasunez betheco da bere ahoco fruitutic; ordean legue-hausleen arima tzarra da.
3
Bere ahoa çaincen duenac çaincen du bere arima; aldiz, bahascaqui minçatzen denac jasanen ditu gaitzen uquiac.
4
Naguiac du nahi eta ez nahi; languile direnac, berriz, gorituco dira.
5
Prestuac hastiatuco du gueçurrezco solasa; gaixtaguinac aldiz, ahalcatzen du eta ahalcatua içanen da.
6
Prestutasunac çaincen du hobengabearen bidea; tzarqueriac ordean, eragozten du bekatorea.
7
Hulacoac iduri du aberats, ceinac deusic ez baitu; eta halacoac iduri du behar, ceina aberastasunen erdian baita.
8
Aberatsac bere aberastasunez berrerosten du bicia; bainan beharrac ecin jasan deçaque larderia.
9
Prestuen arguiac bozten du; aldiz, gaixtaguinen criselua hilen da.
10
Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac.
11
Ontasun herresaca metatua gutituco da; bainan aphurca escuz bildua berhatuco da.
12
Guerorat dagoen phesquiçac ilhuncen du arima; nahicari bethetzen dena, bicitzeco çuhaitza da.
13
Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da. Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen.
14
Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.
15
Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa.
16
Xothilac umotasunequin eguiten ditu guciac; erguelac berriz, aguercen du bere çoroqueria.
17
Gaixtaguinaren mandataria çorigaitzera erorico da; aldiz, mandatari cinac osagarria dakar.
18
Irakasmena bazterrerat uzten duenarençat erromestasuna eta laidoa; aldiz, cridançatzaileari ethordun denarençat ospea.
19
Nahicaria bethetzen bada, arimac goço harcen du: çoroec higüin dituzte gaizquiari ihes eguiten diotenac.
20
Çuhurrequin dabilana, çuhur içanen da; çoroen adisquidea, hequien idurico eguinen da.
21
Gaitza bekatoreen ondotic dabila; eta onac prestuei emanac içanen çaroezte.
22
Guiçon onac ondoretzat semeac eta ilobasoac uzten ditu; eta gaixtoaren ontasunac prestuarençat beguiratuac dira.
23
Arbasoen ganicaco lurrean ontasun handia alchatzen da; eta berceetan bilcen da adimenduric gabe.
24
Cigorra guphidesten duenac higüin du bere semea; aldiz, bere haurra maite duenac, artharequin cridançatzen du.
25
Prestuac jaten du eta bethetzen bere barnea; berriz, gaixtaguinen sabela ecin-asezcoa da.
Basque Bible 1571
Public Domain
:
Enregistrer les notes