|
| 1 |
|
| Bere lainotasunean dabilan beharra hobea da, ecenetz aberats çoro eta bere ezpainac bihurricatzen dituena. |
|
| 2 |
|
| Arimaco jaquitateric ez den lekuan, onic ez da; eta oinez çalhu dabilana, behaztopatuco da. |
|
| 3 |
|
| Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez. |
|
| 4 |
|
| Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere. |
|
| 5 |
|
| Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico. |
|
| 6 |
|
| Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira. |
|
| 7 |
|
| Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote. Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen; |
|
| 8 |
|
| Aldiz, bere gogoaren jabe denac maite du bere arima, eta umotasunaren çainçaileac aurkituren ditu onac. |
|
| 9 |
|
| Lekuco falsua ez da gaztigatua içan gabe egonen; eta gueçurrez minço dena, galduco da. |
|
| 10 |
|
| Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna. |
|
| 11 |
|
| Guiçonaren arguitasuna haren jasancortasunetic da eçagun; eta haren ospea da bidegabeen gainetic iragaitea. |
|
| 12 |
|
| Nola lehoinaren orroa, hala ere da erregue baten hasarrea; eta nola ihinça belharraren gainean, hala ere da haren boztasuna. |
|
| 13 |
|
| Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat. |
|
| 14 |
|
| Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa. |
|
| 15 |
|
| Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da. |
|
| 16 |
|
| Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da. |
|
| 17 |
|
| Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina. |
|
| 18 |
|
| Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia. |
|
| 19 |
|
| Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu. |
|
| 20 |
|
| Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat. |
|
| 21 |
|
| Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau. |
|
| 22 |
|
| Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino. |
|
| 23 |
|
| Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe. |
|
| 24 |
|
| Alferrac galçarpean gordetzen du escua, eta ez da ahorat haren ekarceco. |
|
| 25 |
|
| Guiçon tzarra gaztigatua denean, çoroa çuhurrago içanen da; baldin, berriz, çuhurra cridançatzen baduçu, cridança adituco du. |
|
| 26 |
|
| Aitari atsecabe ematen dioena eta ama ihes igorcen duena, laidotsu eta dohacabe da. |
|
| 27 |
|
| Semea, ez bara irakasmenaren ençutetic, eta ez içan arguitasuneco solasac jaquin gabe. |
|
| 28 |
|
| Lekuco gaixtoa çucembideaz trufatzen da; eta gaixtaguinen ahoac iresten du tzarqueria. |
|
| 29 |
|
| Aphainduac daude trufarien juiamendua eta çoroen gorphutzen jotzeco mailuac. |
|
|
|
|