|
| 1 |
|
| Nola ur-xirripac, hala erregueren bihotza Jaunaren escuan da; nahi duen alderdira makurrarazten du hura. |
|
| 2 |
|
| Guiçonari bere bide guciac çucenac iduritzen çaizco; Jaunac ordean haztatzen ditu bihotzac. |
|
| 3 |
|
| Jaunac bitimac baino laketago ditu urricalpen harcea eta çucenari bere bidea ematea. |
|
| 4 |
|
| Bihotzeco hanturac larritzen ditu beguiac; gaixtaguinen arguia, bekatu bat da. |
|
| 5 |
|
| Hazcarraren asmuec nasaicia dakarte; aldiz, naguia bethi beharretan da. |
|
| 6 |
|
| Mihi gueçurtiaz diru bilcen hari dena, tuta eta çoroa da, eta herioaren sarean da sarthuco. |
|
| 7 |
|
| Gaixtaguinen harrapaqueriac içanen dira hequien galgarri, ez diotelacotz eman nahi içan çucenari bere bidea. |
|
| 8 |
|
| Guiçonaren bide tzarra, bide arrotza da; aldiz, garbi denac, eguitate çucenac ditu. |
|
| 9 |
|
| Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin. |
|
| 10 |
|
| Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna. |
|
| 11 |
|
| Gaixtoa joa denean, çuhurrago içanen da lainoa; eta badin çuhurrari badarraiquio, çuhurciaren jabe eguinen da. |
|
| 12 |
|
| Prestuac gaixtaguinaren etcheaz gogoeta baderabilca, gaizquitic atheratzeco gaixtaguinac. |
|
| 13 |
|
| Beharraren oihuari bere beharria tapatzen duena, bera ere oihuz egonen da, eta ez da ençuna içanen. |
|
| 14 |
|
| Emaitza ixil batec iraunguitzen ditu hasarredurac; eta golkora sarthu dohainac, sepharic handiena. |
|
| 15 |
|
| Prestuaren bozcarioa da çucenari bere bidea ematea, eta tzarqueria-eguileençat da ikara. |
|
| 16 |
|
| Irakasmeneco bidetic makurtuco den guiçona, diganteen bilkuan egonen da. |
|
| 17 |
|
| Aseac maite dituena, beharrean gueldituco da; arnoa eta poxi onac maite dituena, ez da aberastuco. |
|
| 18 |
|
| Prestuaren orde emanen da gaixtaguina, eta makur dabilana çucenen orde. |
|
| 19 |
|
| Mortuan egotea hobe da, ecenetz emazte mococari eta sephatiarequin. |
|
| 20 |
|
| Lehiatzeco ontasuncea eta olioa badira prestuaren egoitzan, eta umo ez den guiçonac oro haiçatzen ditu. |
|
| 21 |
|
| Çucembideari eta urricalmenduari jarraiquitzen denac kausituco ditu bicia, çucena eta ospea. |
|
| 22 |
|
| Çuhurra hazcarren hirira igan da, eta hautsi du haren sinhesteco indarra. |
|
| 23 |
|
| Bere ahoa eta mihia çaincen dituenac, hesturetaric çaincen du bere arima. |
|
| 24 |
|
| Oçar hampurutsua, ikasigabe bat deitzen dute, bere hasarrean hamphurusquerian dabilalacotz. |
|
| 25 |
|
| Nahicariec hilcen dute naguia; ecen haren escuec ez dute deusere eguin nahi. |
|
| 26 |
|
| Egun gucian guraz eta lehiaz dago; prestu denac ordean, emanen du, eta ez da lanetic baratuco. |
|
| 27 |
|
| Hatsgarri dira gaixtaguinen bitimac, ceren gaixtaqueriatic atheratzen baitituzte. |
|
| 28 |
|
| Lekuco gueçurtia galduco da; guiçon ethorcorra garhaiciaz minçatuco da. |
|
| 29 |
|
| Guiçon tzarrac ahalquegabequeriaco itzulia ematen dio bere bekoquiari; prestua, berriz, bere bidearen xuxencera hari da. |
|
| 30 |
|
| Ez da çuhurciaric, ez da umotasunic, ez da asmu onic Jaunaren contra. |
|
| 31 |
|
| Gudu egunecotzat xuxencen da çaldia, Jaunac ordean ematen du itzurpena. |
|
|
|
|