|
| 1 |
|
| Nola udari elhurra eta neguari uritea, hala dihoa ospea çoroari. |
|
| 2 |
|
| Nola bercetara hegaldatzen den xoria eta norapait goaten den etchexoria, hala cein beraren gainera jausten da, ariaric gabe arthiqui madaricionea. |
|
| 3 |
|
| Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari. |
|
| 4 |
|
| Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez. |
|
| 5 |
|
| Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela. |
|
| 6 |
|
| Çangoetaric maingutzen da, eta gaitza hurrupatzen du, bere berriac mandatari çoroarequin igorcen dituenac. |
|
| 7 |
|
| Nola mainguac alferretan baititu çangar ederrac, hala çoroen ahoan egoqui ez dira parabolac. |
|
| 8 |
|
| Çoroari ohore ekarcen dioenac, hala eguiten du nola Mercurioren metara harri bat ekarcen duenac. |
|
| 9 |
|
| Nola bailiçate elhorri bat sorcen balitz hordiaren escuan, hala liçate parabola çoroen ahoan. |
|
| 10 |
|
| Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu. |
|
| 11 |
|
| Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac. |
|
| 12 |
|
| Ikusi duçu bere burua çuhur daducan guiçona? haren ganic baino guehiago iguriquitzeco da çoroaren ganic. |
|
| 13 |
|
| Naguiac erraten du: Lehoina bidean da, eta lehoin urrixac bazterrac daduzca. |
|
| 14 |
|
| Nola athe bat bere erroaren gainean bihurcen baita, hala naguia itzulcen da bere ohean. |
|
| 15 |
|
| Naguiac galçarpean gordetzen du escua, eta lan çaio ahora goititzen badu. |
|
| 16 |
|
| Naguiac bere burua çuhurrago uste du, solas çuhurrac iharduquitzen dituzten çazpi guiçon baino. |
|
| 17 |
|
| Iragaitean berotzen eta berceen aharra uquitzen ez den batean nahastatzen denac, iduri du çakurra beharrietaric hartuco duena. |
|
| 18 |
|
| Nola hobendun baita gueciac eta sastacaiac hil nahiz arthiquitzen dituena, |
|
| 19 |
|
| Orobat da guiçona malçurqui bere adisquideari calte eguiten daroena; eta atzemana ditaqueenean, erraten duena: Dostatzean eguin dut. |
|
| 20 |
|
| Egurrac escas eguin duqueenean, hilen da sua; salhataria ken eta gueldituco dira escatimac. |
|
| 21 |
|
| Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco. |
|
| 22 |
|
| Salhatariaren solasec lainoac iduri dute, eta hequiec sarcen dira barneco mineraino. |
|
| 23 |
|
| Cilhar cephatsuarequin aphaindu nahi bacindu beçala lurrezco unci bat, orobat dira ezpain hampurutsuac bihotz galdu bati iritchiquiac. |
|
| 24 |
|
| Bere ezpainetaric eçagutzen da etsaia, cimarkuac derabilzcanean bihotzean. |
|
| 25 |
|
| Bere minçoa ezti athera baleça ere, ez biaçaçu sinhets, ceren baitira çazpi malçurqueria haren bihotzean. |
|
| 26 |
|
| Itchura ederraren azpian gordetzen duenac herra, bilkuan ikusico du aguercen bere malçurqueria. |
|
| 27 |
|
| Cilhoaren eguilea, hartara erorcen da; eta harria bihurtuco da ambilcen duenaren gainera. |
|
| 28 |
|
| Mihi enganariac ez du eguia maite, eta aho legunac xahutzeac dakarzca. |
|
|
|
|