|
| 1 |
|
| Ene semea, ez beçaçu ahanz ene leguea, eta çure bihotzac çain betza ene manamenduac; |
|
| 2 |
|
| Ecen ekarriren darozquitzute egunen lucetasuna, bicitzeco urtheac eta baquea. |
|
| 3 |
|
| Urricalcortasuna eta eguia ez beitez urrun çu ganic; eçar çatzu çure lephoaren inguruan, eta çure bihotzaren gainean iscriba çatzu. |
|
| 4 |
|
| Eta aurkituren ditutzu gracia eta eguiteco molde on bat Jaincoaren eta guiçonen aitzinean. |
|
| 5 |
|
| Çure bihotz guciaz Jaunaren baithan fida çaite, eta ez berma çure umotasunaren gainean. |
|
| 6 |
|
| Çure hara-huna gucietan hura içan çaçu gogoan, eta berac bidaturen ditu çure urhatsac. |
|
| 7 |
|
| Çuhurçat ez iduc çure burua; içan çaite Jaincoaren beldur, eta guibel eguioçu gaizquiari; |
|
| 8 |
|
| Ecen horrela çure barnea sasual eta çure heçurrac heçatuac içanen dira. |
|
| 9 |
|
| Çure içatetic ohora çaçu Jauna, eta emotzu çure uzta gucien picainac, |
|
| 10 |
|
| Çure selharuac ontasunez betheco, eta çure dolhareac arnoz gaindituco dira. |
|
| 11 |
|
| Ene semea, ez egotz Jauna ganicaco cridançamendua, etzaitecela erki gaztigatzen çaituenean. |
|
| 12 |
|
| Ecen maite duena gaztigatzen du Jaunac, eta laket da harequin, aita bat bere semearequin beçala. |
|
| 13 |
|
| Dohatsu guiçona çuhurcia aurkitu duena, eta umotasunez nasai dena! |
|
| 14 |
|
| Haren bilcea hobe da asco diruz jabe eguitea baino, eta urhe ederrenac eta garbienac ez ditu haren fruituac balio. |
|
| 15 |
|
| Aberastasun guciac baino baliosago da; eta galda ditazqueen gauça guciac, ez dira hari erkatzeco gai. |
|
| 16 |
|
| Haren escuinac daduca egunen lucetasuna, eta ezquerrac aberastasunac eta ospea. |
|
| 17 |
|
| Haren bideac oro ederrac dira eta haren bidexca guciac baquezcoac. |
|
| 18 |
|
| Hura besarcatzen dutenençat da bicitzeco çuhaitza, eta dohatsu hari iritchiquia dagoena. |
|
| 19 |
|
| Jaunac çuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu ceruac. |
|
| 20 |
|
| Haren çuhurciaren bidez ondarrac gaindica goan dira eta lanhoac ihincetara loditzen dira. |
|
| 21 |
|
| Ene semea, horiec ez beitez çure beguietaric athera; iduc çatzu leguea eta ene errana; |
|
| 22 |
|
| Eta hori içanen da çure arimaco bicia eta çure ahoco berreguindura. |
|
| 23 |
|
| Orduan gogoa onic ibilico çare çure bidean, eta çure oina ez da behaztopatuco. |
|
| 24 |
|
| Lo eguiten baduçu, beldurric gabe eguinen duçu; phausu hartuco duçu, eta goçoa içanen da çure loa. |
|
| 25 |
|
| Ez har tupuzteco ikaraduraric eta ez ici çure gainera jaucico diren gaixtaguinen indarrez; |
|
| 26 |
|
| Ecen Jauna çure sahetsean içanen da, eta çure oina çainduco du, etzedinçat içan atzemana. |
|
| 27 |
|
| Onguiaren eguitetic, ahala duena berautzu guibela; eta cerorrec eguiçu onguia, ahala balin baduçu. |
|
| 28 |
|
| Ez erran çure adisquideari: Çoaz, eta çato berriz, bihar emanen darotzut, berehala eman deçaqueçunean. |
|
| 29 |
|
| Ez hari escupeca gaizquiaren eguiten çure adisquideari, noiz-etare harec çure baithan baitu bere fidancia. |
|
| 30 |
|
| Ariaric gabe escatimaric ez har guiçonarequin, noiz-etare berac ez baitarotzu gaizquiric deusere eguin. |
|
| 31 |
|
| Ez bekaizgoric ekar makurrean dabilanari, eta ez jarraic haren bideei; |
|
| 32 |
|
| Ceren Jaunac hastio baititu enganatzaile guciac, eta lainoequin baititu bere solasac. |
|
| 33 |
|
| Jaunac igorcen du beharra gaixtaguinaren etchera; bainan prestuen egoitzac benedicatuac içanen dira. |
|
| 34 |
|
| Harec trufatuco ditu trufariac, eta graciaz betheco ditu ezti direnac. |
|
| 35 |
|
| Çuhurrec goçatuco dute ospea; çoroen goratzea ahalquetara bihurtuco da. |
|
|
|
|