Bilarazlearen hitzac, eguiaren hedatzailearen semearenac. Jaincoa berequin duen guiçon batec erran ikuspena; eta Jaincoa haren baithan içanez indar harturic, erran du:
Nor cerurat igan eta jautsi da? norc bere escuetan iduqui du izpiritua? norc urac bildu ditu hala-nola saihal batera? leihorrari norc eçarri diozca bere mugarri guciac? cer icen du, eta cer da haren semearen icena, balin badaquiçu?
Erguelqueria eta gueçurrezco hitzac urrun eguizquitzu ni ganic; Ez niri eman ez behartasuna, ez-etare aberastasuna; emadaçu bakarric bicitzeco premia dena;
Beldurrez-eta ase ondoan lerra nadien ukatzera, eta erran deçadan Nor da Jauna? edo beharrac hartaraturic, ebats deçadan, eta ene Jaincoaren icena arnega.
Aitari irain eguiten, eta bere amaren haur eguimpenari escarnio eguiten dioen beguia iraicia içan bedi errequetaco beleez, eta arranoaren umeec jan beçate bera.
Berriz, dithia hazcarqui tincatzen duenac esnearen edosquitzeco, gaina atheratzen du; borthizqui cinçatzen denac, odola ilkitzen du; eta hasarrea tarritatzen duenac, aharrac sorrarazten ditu.