|
| 1 |
|
| Lamuel erreguearen hitzac. Bere amac irakatsi dioen ikuspena. |
|
| 2 |
|
| Cer erranen darotzut, ene maitea? cer, ene sabeleco ume maitea? cer, ene botuetaco haur maitea? |
|
| 3 |
|
| Emaztequiei ez eman çure ontasuna; eta erregueen xahutzeco, ez eman çure aberastasunac. |
|
| 4 |
|
| Ez eman erregueei, oi Lamuel, erregueei ez eman arnoa; ceren hordiqueria nausi dagoen toquian, ez baita deusere gorderic; |
|
| 5 |
|
| Edan deçaten beldurrez, ahanz deçaten çucembidea, eta hoben eguin dioçoten beharraren haurren çucenari. |
|
| 6 |
|
| Edaria emoçute atsecabetan direnei, eta arnoa bihotza uher dutenei. |
|
| 7 |
|
| Edan beçate eta ahanz beren behartasuna, eta beren minai guehiago orhoit ez beitez. |
|
| 8 |
|
| Idecaçu çure ahoa mutuarençat, eta iragaiten diren haur gucien alde. |
|
| 9 |
|
| Idecaçu çure ahoa, çucen dena mana çaçu, eta çucenqui juia çatzu beharra eta errromesa. |
|
| 10 |
|
| Norc atzemanen du emazte indarduna? urrungo eta lurraren berce bazterreco gauça baino baliosago da. |
|
| 11 |
|
| Haren baithan fidatzen da haren senharraren bihotza, eta buluzquin escasic ez du içanen. |
|
| 12 |
|
| Bere bicitzeco egun orotan senharrari onguia bihurturen dio, eta ez gaizquia. |
|
| 13 |
|
| Bilhatu ditu ilea eta lihoa, eta lanean haritu da bere escuetaco ancearequin. |
|
| 14 |
|
| Eguin da tratulariaren unciaren idurico, ceinac urrundanic ekarcen baitio bere oguia. |
|
| 15 |
|
| Eta gabaz jaiqui da, eta harrapaquina eman daroete bere muthilei eta jatecoa nescatoei. |
|
| 16 |
|
| Beguiztatu du landa bat, eta erosi du; eta bere escuetaco irabacitic landatu du mahasti bat. |
|
| 17 |
|
| Indarraz guerricatu du bere guerruncea, eta hazcartu du bere besoa. |
|
| 18 |
|
| Dastatu eta ikusi du ona dela haren eguincaria: gabaz ez da hilen haren arguia. |
|
| 19 |
|
| Gauça hazcarretan eçarri du escua eta haren erhiac ardatzari lothu dira. |
|
| 20 |
|
| Bere escua erromesari çabaldu dio, eta ahurrac beharrari hedatu. |
|
| 21 |
|
| Bere etcheco ez da, ez hotzaren, ez elhurraren beldur; ecen haren sehi guciec soineco bikunac dituzte. |
|
| 22 |
|
| Beretzat eguin du egunazco eta gabazco estalguia; liho hautaz eta purpuraz jauncia da. |
|
| 23 |
|
| Haren senharra atheetan ikusia içanen da, toquico çaharrequin jarrico denean. |
|
| 24 |
|
| Mihise bat eguin eta saldu du, eta guerrico bat eman dio Cananearrari. |
|
| 25 |
|
| Indarrez eta edertasunez jauncia da, eta azquen egunean irria içanen du. |
|
| 26 |
|
| Çuhurciari idequi dio bere ahoa, eta barkatiartasuneco leguea haren mihian da. |
|
| 27 |
|
| Beguia eman diote bere etcheco bidexquei, eta ez du alferric jan bere oguia. |
|
| 28 |
|
| Haren haurrac jaiqui dira, eta çorionezcoa dela aithor gora eman diote; haren senharra ere jaiqui da eta laudatu du. |
|
| 29 |
|
| Asco nescatchec bildu dituzte ontasunac; çu, gucien gainetic goan çare. |
|
| 30 |
|
| Esquerra enganagarri eta edertasuna hutsal da; Jaunaren beldur den emaztequia, haina içanen da laudatua. |
|
| 31 |
|
| Emoçue bere escuco fruitutic, eta bere eguincec lauda beçate atheetan. |
|
|
|
|