Eta ene buruan eçarri dut bilhatzea eta ikarcea çuhurqui, iguzquiaren azpian guerthatzen diren guciac. Jaincoac lan gaitz hori eman diote guiçonen semeei, hortan hari ditecençat.
Minçatu naiz ene bihotzean, nioelaric: Huna non handi bilhacatua naicen, eta çuhurtasunean aitzindu ditut, ni baino lehen Jerusalemen içatu diren guciac; eta ene gogoac çuhurqui beguietsi ditu hainitz gauça, eta arguitu naiz.
Umotasuna eta jaquitatea, errebelamenduac eta çoroqueria cer diren ikastera eman içan dut ene bihotza; eta eçagutu dut horietan ere bacela lan eta gogoco behardura;