Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Arthicaçu çure oguia iragaiten diren uren gainera, ceren asco demboren buruan atzemanen baituçu. |
| 2 |
| Ematzu çazpi çathi eta çorci ere, ceren ez baitaquiçu cer gaitz guerthatu behar den lurrean. |
| 3 |
| Hedoiac betheac badira, uria ixurico dute lurraren gainera; çuhaitza erorcen bada hegoara edo ipharrera, edocein toquitara eror dadien, han egonen da. |
| 4 |
| Haiceari beguira dagoenac ez du eraiten, eta hedoiei beguira dagoenac ez du behinere uztaric bilduco. |
| 5 |
| Hala-nola ez baituçu eçagutzen biciaren bidea ez-eta nola heçurrac elkarri iratchiquitzen diren emaztequi içorraren sabelean; hala-hala ez daquizquitzu Jaincoaren obrac, hura baita gauça gucien eguilea. |
| 6 |
| Goicetic erain çaçu hacia, eta arratsean ez bedi çure escua gueldi, ceren ez baitaquiçu cein, hura ala hau sorthuco den lehenic; eta baldin biac bardin eguiten badira, hobe içanen da. |
| 7 |
| Beguiei arguia goço eta iguzquiaren ikustea laket çaiote. |
| 8 |
| Guiçona asco urthez bici içatu bada, eta hequietan orotan bozcariotan içan bada, orhoitu behar da ilhumbeetaco demboraz, eta egunqueta handi hartaz; ceinac, behin ethorri direnean, iraganari frogatuco baitiote bere hutsalqueria. |
| 9 |
| Guiçon-gaztea, beraz boz çaite çure gaztetasunean, bozcariotan içan bedi çure bihotza çure gaztaroco egunetan; ibil çaite çure bihotzaren bideetan eta çure beguien arguitara; eta jaquiçu Jaincoac horietaz orotaz juiamendutara galdatuco çaituela. |
| 10 |
| Iraiçatzu hasarrea çure bihotzetic eta gaixtaqueria çure haraguitic; ecen gaztetasuna eta atseguina bardin hutsalac dira. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/ecclesiastes/011.mp3
12
11