Gauça guciac onac eguin ditu beren orduco, eta mundua guiçonen eztabadei eman daroete, guiçonac ez deçan ardiets Jaincoac hastetic azquenerainocotzat eguin duen lana.
Ikas dut Jaunac eguin dituen lan guciec iraunen dutela bethi: ecin deçaquegu deusere ez berha, ez guti, Jaunac bere beldurraren emateco eguin dituen gaucei.
Hargatic guiçona eta acienda bardin hilcen dira, eta bardina da bataren eta bercearen içatea; nola hilcen baita guiçona, hala-hala hilcen da aberea; oroc bardin hatsa harcen dute, eta guiçonac deusere ez du aciendac baino guehiago: oro hutsalqueriaren azpico dira.
Eta kausitu dut deusere ez dela guiçonarençat hoberic bere lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria çaioen çathia. Alabainan norc helaracico du eçagutzera haren ondotic guerthatzecoac direnac?