Gauza guztiak egoki egin ditu, bakoitza bere sasoian. Haien esku utzi zuen mundua, azter dezaten; gizakiak, ordea, ezin ulertu Jainkoak hasieratik bukaerara egin dituenak.
Badakit, Jainkoak egin duen guztiak beti iraungo duela. Ezin diogu deus ere erantsi, ez kendu; Jainkoak horrelakoa egin baitu, begirune izan diezaiogun.
Etorkizun bera dute gizon-emakumeek zein abereek: abereak hiltzen diren bezala dira hiltzen gizon-emakumeak ere. Arnasa bera dute denek hartzen. Gizon-emakumeek ez dute deus ere abereek baino gehiago, eta dena huskeria da.
Ikusi dudanez, ez du gizonak deus hoberik bere egintzez gozatzea baino; horixe du bere zoria. Izan ere, nork ikusaraziko dio ondoren zer gertatuko den?