Berce batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten diren çaphatzeac, eta hobengabeen nigarrac, eta nihor ez dela goçacari emateco; eta nihondic lagunçaric gabe, ecin iharduc dioçoquetela gaixtaguinen muthiriqueriei.
Eta ustea hartu dut batzuec eta berceec baino çori hobea duela oraino sorthu ez denac, eta iguzquiaren azpian eguiten diren gaizquiac ikusi ez dituenac.
Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina.
Halacoa pacant da, eta ez du berequin, ez semeric, ez anaiaric, eta halere ez da lanetic baratzen, era haren beguiac ez ditazque diruz ase; eta ez du gogoeta eguiten, erraten duelaric: Norençat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bicia ene ontasunen goçotic? Hortan ere hutsalqueria eta behardura gaixtoena.
Haren aitzinean içatu diren guciec eguiten dute nihonereco populu oste bat; eta guero ethorcecoac direnac, ez dira haren baithan boztuco. Bainan hori are hutsalqueria eta gogoco behardura.
Çure oina çain çaçu Jaunaren etchean sarcean, eta ençutera hurbil çaite; ecic hainitzez hobe da ethorcortasuna, gaizqui eguiten dutena eçagutzen ez duten çoroen bitimac baino.