Hausnartzen ari izan nintzen eguzkipean zenbat bidegabekeria egiten den. Ikusi nituen zapalduen malkoak, eta kontsolatzailerik ez; zapaltzaileen eskua gogor ari zitzaien, eta kontsolatzailerik ez.
Ikusi ditut, orobat, jendearen lan guztiak eta eginahalen emaitzak: elkarrentzako bekaizkeriaz eginak denak. Hau ere huskeria da eta haizea atzeman nahia bezalakoa.
Demagun bakarrik bizi dela gizon bat; ez du lagunik, ez seme-alabarik, ez anai-arrebarik, eta, hala ere, etengabe dihardu lanean, ez da asetzen aberasteaz, galdetu ere ez du egiten bere baitan: «Norentzat ari ote naiz lanean, neure buruari atseginak ukatuz?» Horra beste zentzugabekeria eta lanbide txarra.
Zabiltza arretaz Jainkoaren etxera sartzean, hobe duzu entzutera hurbildu, ergelek egin ohi duten oparia eskaintzera baino; ergelek ez baitakite gaiztakeria baizik egiten.