Ez minça nola-nahica, eta çure bihotza Jaincoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster içan; ecen Jaincoa ceruan da, eta çu lurrean; horren gatic eguiçu solas guti.
Çure ahoaz ez bekaturic eraguin çure haraguiari; eta ez erran aingueruaren aitzinean: Ez da probidenciaric; beldurrez-eta çure solasen contra hasarreturic, Jaincoac urmaria detzan çure escuetaco lan guciac.
Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira;
Hargatic hau on iduritu çait niri, norc jan eta dan deçan, eta bozcarioz goça dadien bere lan, iguzquiaren azpian berac jasan duenaz, Jaincoac eman diozcan bere bicico egun lerroan; eta hori dela haren çathia.
Eta guiçon guciençat, ceinei Jaincoac eman baitiozcate aberastasunac eta ontasunac, eta hequietaric jateco ahala, beren çathiaz goçatzecoa, eta beren lanetic bozcario atheratzecoa; hori Jaincoaren dohain bat da.