Cer premia da guiçonarençat bere baino goragoco gauçac bilha detzan, ez daquienean cer duen on bere bician, bere arrozgoaco egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den demboran? Edo norc eçagutaraz dioçoque, haren ondotic cer guerthatuco den iguzquiaren azpian?
Deithorea den etchera hobe du goatea, ecenetz barazcaria den etchera: alabainan, hartan ohartarazten da guiçon gucien akabançaz, eta bici denac gogoetac eguiten ditu guerthatzecoa denaz.
Ecen nola maldatzen baitu çuhurciac, hala maldatzen du diruac ere: bainan hau guehiago dute jaquintasunac eta çuhurciac, bicia ematen baitiote hequien jabe direnei.
Onez goça çaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura beçala hau ere Jaincoac eguin du, guiçonac ez deçan içan haren contra arrangurabide çucenic.
Gogoaz iragan ditut oro, jaquiteco, beguiztatzeco, eta çuhurciaren eta ariaren bilhatzeco, eta eçagutzeco çoroaren tzarqueria eta umogabeen errebelamenduac.
Eta kausitu dut emaztequia heriotzea baino uherragoa dela, ihiztarien artea dela, haren bihotza sare bat, haren escuac gathe batzu. Jaincoaren gogaraco denac, emaztequiari ihes eguinen dio; aldiz, bekatore dena, hartaz içanen da atzemana.
Bakarric hau dut aurkitu, çucena eguin duela Jaincoac guiçona, eta guiçonac bere burua nihonereco iharducarietan coropilatzen duela. Nor da halaco, non çuhur baita? eta norc eçagutu du solasaren garbitasuna?