Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Ene ohean, gauen minean, bilhatu içan dut ene arimac maithatzen duena: bilhatu içan dut, eta ez dut aurkitu. |
| 2 |
| Jaiquico naiz, eta itzulicatuco dut hiria: carriquetan eta plaçac gaindi bilhatuco dut ene arimac maithatzen duena: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu. |
| 3 |
| Atzeman naute hiria çaincen duten beilariec: Ikusi duçue ene arimac maithatzen duena? |
| 4 |
| Hequietaric haratchago iragan naicenean, aurkitu dut ene arimac maithatzen duena: atchiqui dut; eta ez dut utziren sarraraz deçadan arteo ene amaren etchean, eta ene burhasoaren guelan. |
| 5 |
| Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, orkatzez eta oihanetaco orenez, ez deçaçuen asalda, ez-etare atzarraraz ene maitea, berac nahi duen arteo. |
| 6 |
| Cein da mortuaren erditic igaiten den hau, mirraz, isensuz, eta balsamuguinaren herrauts guciez eguin balsamuetaric ilkitzen den lanho-adarra iduri? |
| 7 |
| Huna non Salomonen etzaunça inguratzen duten hirur hogoi hazcarrec Israelgo hazcarrenetaricacoec: |
| 8 |
| Guciac ezpatequin, eta guerletan guciz jaquinac: batbederac sahetsean du ezpata, gabazco icialduren ariaz. |
| 9 |
| Libango çuhamuz soin-carrosa bat eguin içan du Salomon erregueac. |
| 10 |
| Habeac eguin ditu cilharrez, etzin-lekua urhez, igan-toquia purpuraz: erditan hedatu du onhirizgoa, Jerusalemeco alaben ariaz. |
| 11 |
| Ilki çaitezte, Siongo alabac, eta ikusaçue erregue Salomon, buruan bere belharrecoa, ceintaz bere amac koroatu baitzuen ezconceco egunean, eta haren bozcarioco egunean. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/songofsolomon/003.mp3
8
3