Ceinen çaren ederra, oi ene maitea, ceinen çaren ederra! Usoaren beguiac ditutzu, barnean gordea denic aiphatu gabe. Çure ileac dira Galaadeco menditic igan diren ahunz-arthaldeac iduri.
Çure ezpainac escarlatazco xingola bat iduri; çure minçoa eztia da. Nolacoac baitira mingranaren bi erdiac, halacoac dira çure bi mathelac, barnean gordea denic aiphatu gabe.
Cein ederrac diren çure bulharrac, oi ene arreba, ene esposa! Arnoa goço den baino ederrago dira, eta çure balsamuen usaina, berce usain on guciac baino goçoagoa da.
Oi ene esposa, çure ezpainac dira eztia darioen bresca beçala, eztia eta esnea dira çure mihiaren azpian: çure soinecoen usaina da isensuaren usaina beçala.