Norc emanen darot içan çaitecen ene anaia, ene amaren bulhar bera edosquia, aurki çaitzadan campoan eta musu eman diçaçudan, eta gueroz nihoren nardagarri içan ez nadien?
Lothuco natzaitzu, eta eramanen çaitut ene amaren etchera: han jaquinsun eguinen nauçu, eta nic emanen darotzut arno balsamuztatu batetic, eta ene mingranen limurreta edatera.
Nor da mortutic igaiten den hau, dena goçotasunez bethea, eta bere bihotzecoaren gainean bermatuz? Sagarrondoaren azpian atzarraraci çaitut: han kutsatua içatu da çure ama, çure burhasoac han galdu du bere lorea.
Çure bihotzaren gainean eçar neçaçu ciguilu bat beçala, ciguilu bat beçala çure besuan: ceren amodioa hazcar baita herioa beçain; amodioaren eraguindura gogor ifernua beçain, eta haren lamec erretzen baitute su eta gar lamec beçala.
Ur handiec ecin iraungui dute amodioa, hibaiec ez dute ithoco: guiçonac amodioa gatic eman baletza ere bere etcheco ontasun guciac, uste luque oraino deusguti eguin luqueela.