Oin-çolatic buru-cascora, hequietan nihon ez da aurkinça sasual bat; sarrasqui, uspel, çauri hantu, ez dira ez lothuac, ez erremedioz gançutuac, ez olioz goçatuac.
Çuen lurra mortu eguina da, çuen hiriac suz erreac; arrotzec çuen aitzinean iresten dute çuen herria, eta desmasiatua içanen da hala-nola guerlateco xahupenean.
Cer çait niri çuen bitimaqueta? dio Jaunac. Bethea naiz; ez dut nahi çuen aharien holocaustaric, ez abereen bilgorric, ez aratcheen odolic, ez-eta bildots eta akerrenic.
Eta guero çatozte, aria galda diaçaçute, dio Jaunac; escarlata beçala balira ere çuen bekatuac, elhurra beçala xurituco dira, eta purpura beçain gorri balira ere, ilea beçain xuri dira eguinen.
Hire buruçaguiac fedegabeac, ohoin-lagunac ditun; guciac emaitza-çale dira, sarien ondotic dabilça. Umeçurçarençat ez diote çucenari bere bidea ematen, eta alhargunaren xuritzecoac ez du hequien aitzinera sarbideric.
Eta çuen indarra içanen da su duen arcola iduri; eta çuen lana, hala-nola phindar bat; eta biac batean errequei dira, eta nihor ez da içanen suaren hilceco.