Eta haren gainean phausaturen da Jaunaren izpiritua, çuhurciazco eta adigarrizco izpiritua, conseiluzco eta indarrezco izpiritua, jaquitatezco eta jaincotiartasunezco izpiritua;
Bainan çucembidean juiatuco ditu beharrac, eta çucentasunean jaçarrico du lurreco gaixoen alde; eta bere ahoco cigorraz joco du lurra, eta bere ezpainetaco hatsaz hilen du gaixtaguina.
Otsoa egonen da bildotsarequin; lehoinabarra pitticarequin etzanen da; aratchea, lehoina eta ardia elkarrequin egonen dira, eta haur batec eraguinen daroete.
Cierpe horiec ez dute dainuric eguinen ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, ceren Jaunaren jaquitateaz bethea baita lurra, itsasoco urec estalcen duten beçala.
Eta egun hartan hau guerthatuco da: Jaunac bigarren aldico hedaturen du bere escua goçatzecotzat bere populuaren ondarra, itzuria Asiriarrei, Eguiptoari, Phetrosi, Ethiopiari, Elami, Senaarri, Emathi eta itsasoco irlei.
Eta eçagutzari bat alchaturen du jendaien erdian, eta bilduren ditu Israelgo ihesliarrac, eta lurraren lau izquinetaric elkarganaturen ditu Judatic barraiatuac cirenac.
Eta Efraimen bekaizgoa kendua içanen da, eta Judaren etsaiac galduac içanen dira; eta Efraim ez da Judaren bekaitz içanen, eta Juda ez da Efraimen contra guducatuco.
Itsasoz hegaldaca joco dute Filistindarren gainera, batean larrutuco dituzte iguzqui-aldeco umeac; Idumeac eta Moab-herriac eçagutuco dute hequien manamendua, eta Amonen umeec amor eguinen daroete.
Jaunac deboilaturen du Eguiptoco itsasoaren mihia, eta alchaturen du bere escua hibaiaren gainera bere hatsaren indarrean, eta joco du bere çazpi errequetan, haletan non oinetacoequin iraganen baita hartan gaindi.