Mendietan agueri da ostearen haroa, populu-murruen burrumba iduri: hori da erregueen eta jendaia bilduen harramança. Armadetaco Jaunac manatu ditu guerlaco guiçonac,
Eta xehaturen da. Minez eta oinhacez bihurricaturen dira; cuintaz egonen dira, erditzen dena iduri; bat berceari harritua gueldituren da eta hequien beguitharteec idurico dute xigortuac.
Ecen ceruco içarrec eta hequien dirdirac ez dute emanen beren arguia; iguzquia sorthu orduco ilhunduren da, eta ilharguiac ez du arguituren bere distiraduraz.
Hortaz guehiago, iharrosiren dut cerua; eta lurra bere toquitic aldaraturen da, armadetaco Jaunaren gaitzidura gatic, eta haren hasarrearen iraquiduraco egunaren ariaz.
Eta Babilona içanen da orkatz ume ihes dihoana iduri, eta ardia beçala; eta bilceco nihor ez da içanen; batbederac bere herritarretara eguinen du, bakotcha bere lurrera ihes goanen da.
Eta Babilona, erresumen arteco erreguina ospetsu hura, Caldearren hampurustasuneco lilia, xahutua içanen da, Jaunac Sodoma eta Gomorha urratu cituen beçala.
Bainan basabereec içanen dute han beren phausa-lekua; eta erainsuguez betheco dira hango etcheac; eta ostruquec içanen dute han beren egoitza; basakerrec eguinen dute han jauci;