Babilonaren ordua ethorri hurran da, eta ez dira urrun haren egunac; ecen Jacobi urricalduren çaio Jauna, eta Israeldic bereciren ditu oraino bere hautuzcoac, eta phausaraciren ditu beren lurrean; arrotza hequiei batuco eta Jacoben etcheari iritchiquico da.
Eta populuec hartuco eta beren toquira erakarrico dituzte; eta Israelen etcheac içanen ditu hequiec muthil eta nescatotzat Jaunaren lurrean; bere atzemaileac içanen ditu gathibutzat; eta bere nausiac, azpico.
Ifernu-beherea builan jarri duc hire helceari, eraiqui darozquic diganteac. Lurreco erregue guciac, jendaietaco buruçaguiac oro jaiqui dituc beren tronuetaric.
Hi ordean, hire hobitic urrun arthiquia içatu haiz, deusetaco ez den ombor bat beçala, lohiz cikindua, eta nahas-mahas ezpataz hilac içan eta putzu-çolara jautsi direnequin, hiliqui usteldu bat iduri.
Lagunkidetasunic ez duc içanen, ez-eta hequiequin ere hobian; ecen hire lurra xahutu eta hire populua hil duc: gaixtaguinen hacia ez da lucez aiphaturen.
Heriotzeco aphain çatzue haren haurrac beren aiten tzarqueria gatic: ez dira alchaturen, lurra ez dute ondoregoz içanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren.
Eta ni jaiquico natzaiote gainera, dio armadetaco Jaunac; eceztaturen ditut Babilonaren icena eta hango ondar, haci, iraulguiac, dio armadetaco Jaunac.
Eta sagarroiaten aztaparraren-peco eçarriren dut, eta ur-aincira bilhacaraciren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetaco Jaunac.
Hala guerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oincaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria kenduco dut Israelgo umeen gainetic, eta hauquien sorbaldetaric egotzia içanen da haren dorphetasuna.
Filistin-herria, ez sar gucia bozcariotan, ceren den hautsia çafratzen hinduenaren cigorra; ecic suguearen errotic ilkiren duc basilica, eta haren umeec iretsiren ditiztec xoriac.
Eta beharren haur lehenac haciac içanen, eta beharrac grina gabe phausaturen dituc; eta goseteaz hilaraciren diat hire erroa, eta xahuturen ditiat hire ondarrac.
Athea, eguiçac orrobia; hiria, eguiçan deihadar; Filistin-herria herraustua da gucia; ecen ipharretic ethorriren da kea, eta nihor ecin itzurico da haren armadari.
Eta cer içanen çaiote ihardetsia populuaren berriac ekarrico dituztenei? Jaunac eguin dituela Siongo asentuac, eta haren beraren baithan haren populuac iduquiren duela bere phesquiça.