Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Moaben desmasia. Gabaz xahutua içan da Ar Moabena, eta ixildu da; gabaz eragotzia içan da Moaben harrasia, eta ixildu da. |
| 2 |
| Etchea eta Dibon-munhoetara igan dira, Naboren eta Medabaren gainean deithoratzeco. Moabec eguin du marrasca; haren baithan, buru guciac larrutuac, biçar guciac murriztuac dira. |
| 3 |
| Çakuac soinean dabilça hango carriquetan; hango hegaztegui gainetan eta placetan, marruma nigarretara jausten da. |
| 4 |
| Hefebonec eta Elealec eguinen dute heiagora, Jasaraino agueri da hequien marrasca. Moaben guerlariac hortaz egonen dira orrobiaca, eta haren arimac bere buruari eguinen dio orrobia. |
| 5 |
| Ene bihotza oihuz dago Moabi; ihes doha Segorreraino, hirur urthetaco miga hartaraino; Luitheco patarra nigarrez igaiten du, eta Oronaimgo bidean arthiquitzen ditu atsecabezco marrascac. |
| 6 |
| Mortu eguinen dira Nemrimgo urac, ceren ihartu baita belharra, iraungui sorhoa, hil berdagailu gucia. |
| 7 |
| Hequien tzarqueriaren handitasunaren arabera da, hequien gaztigua ere; Sahatsetaco errecaraino eramanac içanen dira. |
| 8 |
| Heiagorac eguin du Moaben muguen ingurua; haren orrobia heldu içan da Galimeraino, haren marrasca Elimgo putzuraino. |
| 9 |
| Dibongo urac odolez betheac dira; ecen igorriren dut Dibonen gainera guehiagocoric; lehoin bat Moabeco ihesliarrei eta lur hartaco ondarrei. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/isaiah/015.mp3
66
15