Eta içanen da, uzta-ondoan ondar-bilçailea iduri, eta haren escuac bilduco ditu burucac; eta içanen da hala-nola Erraphaimgo haranean burucaqueta dabilana;
Eta Israelen gueldituco da molko bakarra mahastian beçala, eta olibac bilcean bi edo hirur oliba adar baten mocoan, edo lau edo borz ondoaren cascoan guelditu direnac iduri, dio Israelgo Jainco Jaunac.
Egun hartan, haren indarra eguiten çuten hiriac utziac içanen dira, hala-nola içan baitziren utziac golde-nabarrac eta uztac Israelgo semeen aitzinean, eta mortu gueldituco çare.
Eta landatu ondoan, çure landareac basac içanen dira; goicetic loratuco da çure hacia, eta goçatu behar duçun egunean, galdua da uzta, eta bihotzmin handia içanen duçu.
Populuec harrabots eguinen dute, bazterretara gaindica dihoacen uharren harrabotsa iduri eta Jaunac larderiatuco ditu, eta urrun ihes eguinen dute, eta eramanac içanen dira hala-nola mendietaco herrautsa haicearen aitzinean, hala-nola xirimola phesiaren aitzinean.